Itzalaldi elektrikoarekin bat egitera deitu du herritar talde batek

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 5a, 19:18

Lasarteoriatar talde bat elkartu da Okendo plazan, enpresa elektrikoen "oligopolio jokabidea" salatzeko. Ez dute onartzen argindarra kudeatzen duten enpresa handiek irabaziak handitu eta aberasteko, herritarrak pobretzea. 

Hori dela eta, datorren ostiralerako, urriaren 8rako deituta dagoen itzalaldi elektrikoarekin bat egingo dutela jakinarazi dute, eta  herritar guztiak gonbidatu dituzte ekintza horretan parte hartzera. 

Ordu erdiko iraupena izango du itzalaldiak: gaueko 22:00etatik 20:30era. Denbora tarte horretan, kazola edo zartagina jotzera animatu nahi dituzte bizilagunak: "Argiak itzali ondoren, norberaren etxeko leihoan edo Okendo plazan egingo dugun elkarretaratzean kazola gogotik astintzeko deialdia luzatzen dizuegu".