Urrezko ezteiak bete dituzten bazkideak omenduko ditu Biyak Bat egoitzak ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko urriaren 5a

2019ko ekitaldiko uneetako bat.

Biyak Bat-eko bazkideek omenaldia jasoko dute ostiral honetan, Kale Nagusiko egoitzan bertan, 11:45etik aurrera. Ezkondu zirenetik 50 urte egin dituzten bikoteak izango dira protagonistak.

COVID-19aren pandemia tarteko, herriko gainontzeko elkarte eta eragileen moduan, Biyak Bat egoitzaren jarduera ia erabat geratu da urte eta erdi honetan. Dena den, apurka-apurka, normaltasuna berreskuratzeko lanean ari da, eta tradizio handiko jarduera bat aurrera eramango du ostiral honetan: urrezko ezteiak bete dituzten bazkideak omentzea. Ekitaldia 11:45ean hasiko da, eta egoitzan bertan egingo dute.