Via Verde taldearen kontzertuarekin ekingo diote Aste Kulturalari

Txintxarri Aldizkaria 2021eko urriaren 5a

Lasarte-Oriako Semblante Rociero koruak igandean eskainiko du emanaldia, 19:00etan.

Kontzertuak, hitzaldiak eta magia ikuskizunak izango dira Semblante Andaluzek antolatu duen Aste Kulturalaren ardatzak. Ostegunean hasiko da, eta igandean amaitu. Okendo plazan egingo dituzte jarduera guztiak.

Osteguna, urriak 7

  • 19:45ean, XVIII. Aste Kulturalaren hasierako ekitaldia: ongi etorria eta agurra.
  • 20:00etan, rock kontzertua Via Verde taldearen eskutik.

Ostirala, urriak 8

  • 19:00etan, Son de Ases taldearen musika ikuskizuna.

Larunbata, urriak 9

  • 19:00etan, flamenko doinuak Nadia Redinen eskutik.

Igandea, urriak 10

  • 19:00etan, gitarra eta mandolin kontzertua, Julen Basterraren eta Imanol Vitoresen eskutik.

Astelehena, urriak 11

  • 12:00etan, futbolari buruz hitz egingo du Mikel Etxarri entrenatzaileak.
  • 19:00etan, flamenko kontzertua emango du Katak taldeak.

Igandea, urriak 12

  • 13:00etan, haurrentzat, magia ikuskizuna, Rafafa magoaren eskutik.
  • 19:00etan, kontzertua emango du Semblante Rociero koruak.
  • 20:30ean, XVIII. Aste Kulturalaren itxiera ekitaldia.