Andre Joakina Enea haurreskolan matrikulatzeko epea ostiralean bukatuko da

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 4a, 15:35

Aurten eta iaz jaio diren haurren gurasoek edo tutoreen Haurreskolak partzuegoko zentroetan eska dezakete tokia. Izena emateko azken eguna urriaren 8a izango da, ostirala, egun hori barne.

Herritarren batek zalantzarik izango balu, 943-36 72 38 telefono zenbakira deitu behar du, edo andrejoakina.lasarte-oria@haurreskolak.com helbide elektronikora idatzi.

Egutegia

Matrikulatzeko eskariak presentzialki edo Internet bidez entregatu nahi dituenak urriaren 8an egin ahalko du beranduenez, egun hori barne. Behin-behineko zerrendak azaroaren 5ean argitaratuko ditu haurreskolak, eta erreklamazioak egiteko epea azaroaren 8tik 19ra artekoa izango da. Egun batzuk geroago publikatuko du behin betiko zerrenda, azaroaren 25ean. Onartuak izaten diren haurrak abenduaren 1ean hasiko dira Andre Joakina Eneara joaten.

Haurra irailaren 8tik aurrera jaio bada, guraso edo tutoreek hilabete izango dute eskaria egiteko, urriaren 8tik aurrera bada ere. Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du behin-behineko edo behin betiko zerrendei gehituko zaizkiela matrikulazio eskaera horiek. Azaroaren 15etik aurrera egina bada, behin betiko zerrendak argitaratu ostean kudeatuko ditu, "betiere dagokion adin tartean tokirik balego".