"Dantzatzeko gogoa duen edonorentzat" lekua dauka Erketzek

Txintxarri Aldizkaria 2021eko urriaren 4a

Erketz taldeak ekin dio 2021-2022 ikasturteari. Hiru talde sortu ditu: Dantza Taldea, Haurrentzako Dantza Eskola eta Herri Dantza Taldea. "Dantza egiteko gogoa duen edonorentzat" tokia duela azpimarratu du taldeak. Interesa dutenek helbide elektroniko bidez jarri daitezke harremanetan Erketzekin: dantzaeskolaerketz@gmail.com.

Dantzarienak ez ezik, musikoentzako taldea ere irekita dagoela jakinarazi du taldeak.