COVID 19

Erkidegoan 72 kutsatu berri daude, Gipuzkoan, 30

Txintxarri Aldizkaria 2021eko urriaren 3a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari buruzko datuak eguneratu dituzte. Larunbatean,  3.685 proba diagnostiko gauzatu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta haietako 72 positiboak izan ziren. Hortaz, positibo tasa %2,0 da. Kutsatu berrietako 30 Gipuzkoan antzeman zituzten, 28, Bizkaian; 9, Araban; eta beste toki edo erkidegotako bost.  Halaber, azken 24 orduetan,  COVID-19ak eragindako 13 lagun ospitaleratu zituzten eta 39 gaixo daude ZIUetan.