Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek intxaurrondo bat oparitu diete Jalguneko lagunei aurten bete dituzten hiru hamarkaden opari gisa. 'Amaren intxaurrak' ikuskizunaren amaieran jaso dute zuhaixka eta urteurrena ospatzeko egingo dituzten jardueretan haren landaketa txertatuko dutela aurreratu du elkarteko lehendakari Pili Bermejo-k. Aretoa hustu denean, talde argazkia egin dute kultur etxera bertaratu diren kideek eta pailazoek.