COVID-19

Gipuzkoan beste 25 kasu zenbatu dituzte ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko urriaren 2a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari buruzko datuak eguneratu dituzte. Ostiralean, Euskal Autonomia Erkidegoan 4.855 proba diagnostiko gauzatu zituzten eta haietako 64 positiboak izan ziren. Hortaz, positibo tasa %1,3 da. Kutsatu berrietako 25 Gipuzkoan antzeman zituzten, 31, Bizkaian; 7, Araban; eta beste toki edo erkidegotako bat.  Halaber, azken 24 orduetan,  COVID-19ak eragindako 20 lagun ospitaleratu zituzten eta 36 gaixo daude ZIUetan