Haimar Etxeberriak ez zuen zortea bere alde izan Munduko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 30a, 12:45
Haimar Etxeberria (eskerreko lehena) Espainiako Selekzioko kideekin. Arg.: Espainiako Txirrindularitza Federazioa.

Buruntzazpi txirrindularitza eskolako Haimar Etxeberria irailaren 19tik 26ra Flandrian (Belgika) antolatu den Munduko txapelketan lehiatu da. Junior mailako errepide eta erlojupeko probetan parte hartu zuen txirrindulari gazteak

Irailaren 21ean, erlojupeko proban lehiaketatik kanpo utzi zuten epaileek.

Knokke-Heistenetik atera eta ibilbideko lehen zatian erritmo onean ari zen Etxeberria. Arazo tekniko batek ordea, jarduna geldiarazi zuen. Konpondu ostean, denbora berreskuratzen saiatu zen Bazpiko txirrindularia. Ahalegina antzu gertatu zen; bi minutu eta erdi galdu zituen Brujaseko helmugan. Gainera, lehiakide baten arrastoa jarraitzea egotzi eta epaileek deskalifikatu zuten.

Hiru egun geroago, Lovainan  jokatu zen errepideko lehia. Eroriko ugari izan ziren eta horietako batean tartean zen Etxeberria. Ondorioz, arazo tekniko ugari izan zituen Irungo gazteak eta lasterketa utzi behar izan zuen.