Zerbitzu digital horren bidez, erabiltzaileen eta administrazioaren arteko izapideak egitea erraztu nahi du udalak. "Gaur egungo egoeragatik derrigorrezkoak diren aurretiko hitzorduen tramitazioak arintzea da xedea, teknologia berrien bidez".Herritarren batek zalantzarik izango balu zerbitzua erabiltzean, kirol zerbitzuak gidak jarri ditu Maialen Chourraut kiroldegian zein Michelin kirolgunean.