Promozioko lau eta erdikora sailkatu nahi du Arteaga II.ak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 29a, 15:07
Arteaga II.ak birritan jantzi du txapela Promozioko lau eta erdikoan. Irudian, 2020koa ospatzen. Argazkia: Baiko Pilota.

Promozioko Lau eta Erdiko txapelketa begiz jota du Axier Arteagak. Horretarako, sailkapen partida irabazi beharko du Jon Alberdi azpeitiarraren aurka. Mallabian (Bizkaia) ariko dira nor baino nor gehiago urriaren 1ean, ostiralez, 22:00etatik aurrera. ETB1 kateak zuzenean eskainiko du neurketa.