Herriko kultur eragileen jarduna babesteko hitzarmenak sinatu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 28a, 12:13

Lasarte-Oriako zazpi kultur eragileren jarduerak diruz lagunduko ditu udalak. Eragile bakoitzari hiru urterako zenbateko diru-laguntza emango dion jakinarazi du prentsaurrean

Astelehen goizean, irailaren 27an, sinatu ditu Lasarte-Oriako Udalak lankidetza hitzarmenak herriko zazpi kultur eragilerekin: Lasarte-Oria aldizkaria, Zero Sette akordeoi taldea, Semblante Andaluz elkartea, Alboka abesbatza, Zurmailu zurlanketa elkartea, Erketz dantza taldea eta Kukuka antzerki eta dantza eskola. Elkarte edo talde bakoitzeko ordezkariak arduratu dira akordioak sinatzeaz.

Hauek dira elkarte edo talde bakoitzak hiru urterako jasoko duten diru-laguntza: 

Elkarte edo taldea Hiru urterako diru-laguntza
Lasarte-Oria aldizkaria 10.743,19 euro
Zero Sette akordeoi taldea 10.282 euro
Semblante Andaluz elkartea 11.986 euro
Alboka abesbatza 11.986 euro
Zurmailu zurlanketa elkartea 25.545 euro
Erketz dantza taldea 11.465 euro
Kukuka antzerki eta dantza eskola 11.986 euro