Kukulaisi euskaltzaleen topagunearekin bat egin du Ttakun Kultur Elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2021eko irailaren 27a

Tokian tokiko hamalau euskara elkartek parte hartu dute Kukulaisi federazioaren sorreran. Argazkia: Euskaltzaleen Topagunea.

Tokian-tokian euskarazko aisialdia lantzen duten eragileen egitasmoak artikulatzeko eta garatzeko asmoz, hamalau elkarte batu dira Kukulaisira, Ttakun Kultur Elkartea barne, eta Euskaltzaleen Topagunea ere bai. Federazioa sortzeko batzarra Elgoibarren egin dute.

Euskarazko aisialdiak hizkuntzaren garapenean garrantzi handia duela nabarmendu dute Kukulaisiren sortzaileek. Adin guztietako pertsonen sozializazioan ezinbesteko elementua dela nabarmendu dute, eta euskararen normalizazioan ekarpen handia egiten duela. Hori dela eta, beharrezko ikusi dute arlo horretan aurrera eramaten diren egitasmoak saretzeko eta garatzeko tresna sortzea. "Sektore artikulatu batek bere eragina biderka dezake".

Bat egin duten eragileak

Euskaltzaleen Topaguneaz eta Kultur Kabia zerbitzu enpresaz gain, tokian tokiko hamalau euskara elkartek bat egin dute federazioarekin. Hauek dira:

Elkartea

Herria/Hiria

Berbaizu

Deustu

Berbaro

Durango

Bizarra Lepoan

Getxo

Dobera

Hernani

Elgoibarko Izarra

Elgoibar

Euskarabentura

Getxo

Geu

Gasteiz

Hitzaro

Ordizia

Jardun

Bergara

Karrikaluze

Atarrabia

Noaua!

Usurbil

Pil Pilean

Soraluze

Ttakun Kultur Elkartea

Lasarte-Oria

Txatxilipurdi

Arrasate

Euskarazko aisialdia garatzen duen eragile orori luzatu diete Kukulaisirekin bat egiteko deia. Lehen eratze batzarrean Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako elkarteek parte hartu duten arren, federazioa Euskal Herri osoko eragileak biltzeko eratu dela adierazi dute sortzaileek.