III. Mendi Festan izena emateko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 24a, 15:30
II. Mendi Festako partea-hartzaileak Buruntza mendira igotzen.

Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteak 3. Mendi Festa antolatu du irailaren 26an, igandearekin. Hiru ibilbide ezberdin egin ahalko dira: ibilbide luzea, martxa motza eta Ttipi-Ttapa martxa. Izena ematea LOTMEren webgunean egin daiteke; Internetik ez dutenek edo inskripzioa presentzialki egin nahi dutenek, berriz, gaur arratsaldean Manuel Lekuona kultur etxean, 17:00etatik 20:00etara izango dute aukera, baita igande goizean proba hasi baino lehen ere. Okendo plazan izen-emanez gero, kuota 20 eurokoa da.