2021/09/24 15:45etik 18:00etara

Mugikortasun Astea

Mugikortasun Astea
Lasarte-Oria

Mugikortasun Asteko ekintzak izango dira herriko txoko ezberdinetan.

  • 15:45etik 16:45era, bizikleta martxa abiatuko da Okendo plazatik. Luzera ezberdinetako bi zirkuitu antolatu dituzte, eta ibilbidea osatu ostean, bizikletarekin egiteko jolasetan parte hartzeko aukera eskainiko dute: zinta lasterketak, trebetasun zirkuituak, jolas dibertigarriak, eta abar.
  • 17:00etan aisialdiko jolasak hasiko dira. Kale Nagusia ohiko ibilgailuentzat itxi egingo dute, eta espazio hori erabiliko dute jolaserako; Tajamar-eko biribilgunetik Ola kaleko biribilguneraino.
  • 18:00etan, Ostadar SKT taldeko Ipar Martxako lagunek erakustaldi bat egingo dute.