Joane Arzallus herritarra hirugarren izan da Flysch Beltza zeharkaldian

Txintxarri Aldizkaria 2021eko irailaren 22a

Buruntzaldea IKTko Amantegik eta Santosek VII. Flysch Beltza itsas zeharkaldian parte hartu zuten. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Irailaren 18an, VII. Flysch Beltza itsas zeharkaldia ospatu zen, Mutrikutik Debara. Buruntzaldea IKTko Manu Santos eta Igor Amantegi zein Garikoitz Lopetegi eta Joane Arzallus herritarrak lehiatu ziren bertan. Arzallus izan zen helmugaratzen lehena. 44.01 denborarekin hirugarren sailkatu zen. Lopetegik 45.36 behar izan zituen; Amantegik, 51.51 eta Santosek, berriz, ordu bat, zazpi minutu eta hamabost segundo.