Txirrindularitza porretako sari-banaketa egin du Ostadar SKTk

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 21a, 13:00
Txirrindularitza porretako sari-banaketa egin du Ostadar SKTk. Arg.: Ostadar SKT

Espainiako Itzuliko porrako eta porra nagusiko sariak banatu ditu Ostadar SKTk, Patxi Larrañaga harategian. Sari nagusia, 1.600 euro, Traperua txartelak irabazi du. Espainiako itzuliko lehen bi postuak, berriz, Otaegi eta Helena parte-hartzaileek eskuratu dituzte, hurrenez hurren. Lehenak 400 euro jaso ditu eta bigarrenak, berrehun euro. Zozkatutako urdaiazpikoak ere hartu zituzten zortekoek. Patxi Larrañaga harategia puntu gehien lortu dituen establezimendua izan da eta harategiak ere bertan jasotako txartel onena saritu du. Hainbat produktuz osatutako saskia eraman du Nanok etxera.