Ariketa fisikoa eginez igaro dute goiza

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 21a, 12:10

Ariketa fisikoa eginez hasi dute goiza Lasarte-Oriako nagusiek. Mugikortasun Astearen baitan, Lasarte-Oriako Kontzeju Txiki plazako makinak erabiltzen ikasi dute.

Makinak probatu aurretik, gorputza berotzeko zenbait ariketa egin dituzte, kiroldegiko aholkulariaren gidaritzapean. Belaunak gora eta behera astindu, eskuak biribilean mugitu eta gerrialdeak ere berotu dituzte. Behin erritmoa hartuta, makinak erabiltzen ikasi dute, eta ondo ikasi gainera; trebetasun handia erakutsi dute. Giro atseginean igaro dute goiza.