Aurkezpen argazkia egin du aSUnak taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 18a, 09:06

Lasarte-oriako neska* gazteon talde feministak bat egin du urriaren 8tik 10era  Elizondon egingo duten Euskal Herriko Neska* Gazteak baterajotzearekin. Hori dela eta,  aurkezpen argazkia egin dute ostiral arratsaldean Okendo plazan Mugimenduan gaude, lurrikara gara! zioen pankarta atzean.