Eulalia ipuin kontalaria, Andatza plazan

Txintxarri Aldizkaria

Erdi Aroko Xacobeo azokara ostiral arratsaldean bertaratu diren haurrek Eulalia ipuin kontalaria entzuteko aukera izan dute. Amalur printzesa ausartaren istorioa kontatu die aurrean eserita zituen entzule gazteei. Adi-adi jarraitu dute kontakizuna, behar zenean ozen parte hartuz.