Euskotren ligako sailkatze estropadak jokatuko dira asteburu honetan, Bermeon eta Portugaleten. Intza Fernandez kide duen Hondarribia Bertako Igogailuak-ek Euskotren Ligan mantentzea du buruan. Ez da lehen aldia talde berdea kinka larrian dagoena; azken denboraldietan sailkatze estropadak jokatu eta gainditu ditu. Aurtengoan ere horretarako lehiatuko dira. Ez ditu arerio errazak izango: Kontxako Banderan gainditu berri duen Tolosaldea, Deusto bizkaitarra eta Galiziako Cabo da Cruz. Chapela galiziarrak ere parte hartu behar zuen, baina uko egin du. Jardunaldi erabakigarriak Bizkaiko uretan jokatuko direnak.