Abuztuaren 28an Chiclanan, Cadizen antolatu zen VI Travesia Brazadas Solidarias itsas zeharkaldia parte hartu zuten
Biak 1.000 metroko proban itsasoratu eta podiumera igo ziren. Aimar bigarren izan zen, 15.39 denbora eginez; Jurgik, berriz, sei segundo gehiago behar izan zituen ibilbidea egiteko. Ondorioz, hirugarren izan zen.
Egun bat beranduago, abuztuaren 29an, XV Travesia a nado Picoco Playa de Regla zeharkaldian, berriz, 1.500 metroko proba egin zuten.
Aimar sailkapen orokorreko hamazapigarren eta 20 urtez azpiko mailako bederatzigarren iritsi zen Chipionako hondartzako helmugara, 23.04; Jurgi aldiz, orokorrean, 21garren eta 20 urtez azpiko hamabigarren, 23.16.
Irailaren 5ean, Roquetas de Marren, Almerian lehiatu zen Travesía a nado Puerto de Aguadulce zeharkaldian ere maila ezberdinetako lehen postuetan izan ziren anaiak.
Aimarrek 1.500 metroko ibilbidea zuen absolutu mailako proba egitea erabaki zuen eta garaile izan zen.
Jurgi, ordea, infantil mailako txapeldunordea izan zen. Bukaera estua izan zen eta segundo batengatik ihes egin zion lehen postuak herritarrari, 9.34.
Kontxan igerian
Kontxako badian barrena ere igerian izan ziren Buruntzaldea IKTko igerilari, zein herritarrak irailaren 11n.
Igeriketa taldeko Jurgi Sukunza infantil mailan lehiatu zen eta Master mailan, berriz, Manu Santos.
Sukunzak sei minutu eta 31 segundo behar izan zituen 740 metroko ibilbidea egiten eta bosgarren postuan amaitu zuen proba. Manu Santosek 2.220 metroko proba 46.47 markan egin zuen.
Gainerako herritarren denborak honakoak izan ziren: Garikoitz Lopetegi 34.53, Joanes Arzallus, 37.00 eta David Morales, 48.45.