Espainiako selekzioko hautatzaile Francisco Javier Cerezok junior mailako lau txirrindulari aukeratu ditu hitzordu garrantzitsu honetarako. Ivan Romeo, Pau Marti eta Iker Bonillo izango dira Etxeberriaren talde kide.
Erlojupeko probarekin hasiko du lehiaketa Buruntzazpiko kideak, irailaren 21ean, asteartearekin. Knokke-Heist eta Brujas arteko 22,3 kilometroko ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek.
Errepide proba, berriz, Lovainan egingo da. Herriko inguruneei zortzi itzuli eman beharko dizkiote txirrindulari gazteek, 121,40 kilometro egin arte.