Neguko ordutegia Euskotrenen gaurtik aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 13a, 13:45

Udako ordutegia atzean utzi, eta negukoa sartu da indarrean gaur Euskotreneko bidaia lerro guztietan. E2 deritzonean, Lasarte-Oriatik Hendaiara doanean, hauek dira kontuan izan beharrekoak: ordu-tarte osoan ordu erdirokoa izango da maiztasuna. Lanegunetan, Irun eta Lasarte-Oria arteko trenak hamabost minuturo ibiliko dira, bi noranzkoetan, egun osoan zehar.