Arraun Lagunak garaile izan da Kontxako uretan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 12a, 15:44

Lehenengoz eskuratu du Emakumeen Kontxako Bandera Aiora Belartieta lasarteoriatarra kide duen taldeak.

XVI Emakumeen Kontxako Banderaren bigarren igandean aurreikuspenak bete dituzte Oriok eta Arraun Lagunakek, Ohorezko Txanda bizia eta lehiatua izan baita. 

Oriok hartu du aurrea joanekoan, zenbait unetan lehen igandean donostiarrek ateratako aldeari buelta emanda;  ziabogaren ondoren, ordea, bueltako luzean aurretik jarri da Arraun Lagunak. Horiak ahalegindu badira ere, etxeko trainerua nagusitu da. 

Bandera buruan zuten Belartietak eta kideek, eta helburua lortu dute. Eta ez edonola, gainera. Emakumeen Kontxako Banderarik azkarrena izan da, Rias Baixasen marka hautsi baitute sailkapenaren goiko aldean amaitu dute bi taldeek. 

Intza Fernandez kide duen Hondarribia Bertako Igogailuak, berriz, bosgarren izan da bai gaurko estropadan bai sailkapen orokorrean. 

Gaurko sailkapena 

  1. Arraun Lagunak
  2. Orio
  3. Donostiarra
  4. Tolosaldea
  5. Hondarribia
  6. Chapela
  7. Hibaika
  8. Deustu

10:33.56
10:36.24
10:48.00
10:48.46
10:53.12
10:58.10
11:04.00
11:10.56

 

Sailkapen orokorra:

  1. Arraun Lagunak  
  2. Orio                        
  3. Donostiarra           
  4. Tolosaldea            
  5. Hondarribia           
  6. Hibaika                  
  7. Chapela                 
  8. Deustu                 
21:05.18
21:09.50
21:28.24
21:35.14
21:37.94
21:53.16
21:56:84
22:05.82