COVID-19

Erkidegoan 186 kutsatze zenbatu dituzte larunbatean; horietako 63, Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 12a, 12:57

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari buruzko datuak eguneratu dituzte. Larunbatean, Euskal Autonomia Erkidegoan 4.364 proba diagnostiko gauzatu zituzten eta haietako 186 positiboak izan ziren. Kutsatu berrietako 63 Gipuzkoan antzeman zituzten, 91, Bizkaian; 26, Araban; eta beste toki edo erkidegotako sei. Halaber, azken 24 orduetan,  COVID-19ak eragindako 19 lagun ospitaleratu zituzten eta 58 gaixo daude ZIUetan.