COVID-19

Koronabirusaren 77 kutsatze erregistratu dituzte Gipuzkoan ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 11a, 12:49

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari buruzko datuak eguneratu dituzte. Ostiralean, 4.794 proba diagnostiko gauzatu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta haietako 234 positiboak izan ziren, hau da, positibo tasa %4,9 da. Kutsatu berrietako 77 Gipuzkoan antzeman zituzten, 128, Bizkaian; 28, Araban; eta beste toki edo erkidegotako bat. Halaber, azken 24 orduetan,  COVID-19ak eragindako 29 lagun ospitaleratu zituzten eta 58 gaixo daude ZIUetan.