Fran Puertas da Beltzak Zarautz errugbi taldeko entrenatzaile berria

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 10a, 19:59

Euskal Ligako bigarren mailan lehiatuko den Beltzak Zarautz taldeko entrenatzaile berria aurkeztu dute ostiral arratsaldean Michelingo kirolgunean. Senior B taldearen arduradun berria Fran Puertas jokalari ohia izango da, eta alboan izan ditu Beltzak RTko eta Zarautz Rugby Taldeko presidenteak, Manu Pelaez eta Dani Higon, eta Juantxo Prieto. Aurretik, Puertas BabyAuto-Zarautz taldeko entrenatzailea izan da eta jokalari garaian Espainiako taldearekin 93 norgehiagoka jokatu zituen, beste inork baino gehiago.