Jaso daitezkeen ekarpenak hauek dira: 25.000 euro baino gutxiago diru sarrerak dituztenek, 110 euro; 25.001 eta 33.000 euro artekoak dituztenek, 90 euro; eta 33.001 eta 40.000 euro artekoak dituztenek, 50 euro.
Ikasleak edozein udalerritan eskolatuak izanda ere, materiala Lasarte-Oriako dendetan erosi beharko dute —2021eko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean— dirulaguntza jaso nahi badute gero. Ekarpena jasotzeko eskaera egiterakoan, erosketa horien fakturak atxiki beharko zaizkio dokumentuari, ezinbestean. Tramitazioa digitalki egiteko asmoa dutenek agiriak eskaneatu edo elektronikoki "behar bezala" sinatu beharko dituztela azaldu du udalak.