COVID-19

Bost positibo erregistratu dituzte azken orduetan Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 10a, 13:22

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ostegunean bildutako datu epidemiologikoekin osatutako txostena argitaratu dute. Lasarte-Orian bost kutsatzeren berri izan dute, bezperan baino bi gehiago. Azken hamalau egunetan 55 kasu atzeman dituzte herrian eta intzidentzia metatua 257,29 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.125 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik 11 pasatxo (%11,1). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntza eskualdeko sei udalerrietan hamabi kasu baieztatu dituzte azken 24 orduetan: bost, Lasarte-Orian; hiru, Urnietan; eta bina, Hernanin eta Andoainen. Usurbilen eta Astigarragan, aldiz, ez dute kutsatze berririk zenbatu. Udalerri guztiek eremu horian jarraitzen dute, Urnietak izan ezik. 

Euskal Autonomia Erkidegoan ostegunean egindako 4.318 proba diagnostikoen %5,1 positiboak izan dira, hau da, 221 kutsatze erregistratu dituzte; horietako 67, Gipuzkoan.

Koronabirusak eragindako 27 lagun ospitaleratu zituzten atzo. Guztira, 181 gaixo daude Osakidetzako ospitaleetan; 58 ZIU unitateetan.