Ainhoa eta Leire Martin ahizpek, denboraldi amaiera paregabea

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 9a, 14:00
Leire eta Ainhoa Martin, Udako Espainiako txapelketan eskuratutako dominekin. Arg.: J.V. Martin.

Abuztuaren 3tik 7ra, Udako Espainiako Open eta Junior txapelketak jokatu ziren Las Palmas de Gran Canarias, Kanaria Uharteetan. Bidasoa XXI taldeko Ainhoa eta Leire Martin herritarrek parte hartu zuten lehiaketan eta era paregabean amaitu zuten udako denboraldia: dominak, markak eta absolutu mailako A finaletarako sailkapenak

Aipagarriena, Ainhoak 400 m. estilo proban egindako balentria. Absolutu mailako podiumera igo zen gaztea lehenengoz. Bere marka hautsi eta brontzezko domina eskuratu zuen. 

Ez zen A mailako final bakarra izan, 200 m. estilo proban seigarren izan zen AInhoa eta 200 metro estilo proban, berriz, bosgarren. 50 m. tximeleta proban B finalean ere izan zen eta hamaikagarren izan zen.

Egindako lanari esker, absolutu-gazte mailan lau domina jantzi zituen Ainhoak: urrea 400 m. estilo proban, zilarrezkoa 200 m. bular proban eta bi brontzezko, 100 n. braza eta 200 m. estilo proban. 

Leire ere A mailako final batean lehiatzeko sailkatu zen, 200 m. bizkar proba. Bere marka pertsonala ondu eta absolutu-gazte mailako garaile eta absolutu mailako zortzigarren izan zen. 

Horrez gain, absolutu-gazte mailako zilarrezko domina eskuratu zuen Leirek 50 m. bizkar proban eta absolutu mailako beste hiru B finaletan ere lehiatu zen: 200 m. lau estilo, 100 m. tximeleta eta 100 m. bizkar probetan.