Ikasturteko lehen ohiko udalbatzarra, gaur arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 9a, 08:30

Ikasturte politiko berriko lehen ohiko bilkura egingo du udal korporazioak gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera. Gai ugari jorratuko dituzte udaletxeko pleno aretoan.

Hau da gaien zerrenda:

  1. Kontu-hartzaileak aurreko ekitaldian egindako erreparo txostenen kontu ematea.
  2. Orain arte egindako kredituak aldatzeko espedienteen kontu ematea.
  3. Lasarte-Oriako eraikin eta etxebizitzetan energia hobetzeko jardueretarako laguntza ekonomikoen oinarri arautzaileak onartzea.
  4. A-7 Michelin II HJEren Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren behin betiko onarpena.
  5. 1572/2021 alkatetza dekretua berrestea: Lasarte-Oriako Bidaiarien Hiri Garraioko Zerbitzuaren kontratua lagatzea, 2021eko abuztuaren 1etik aurrerako ondorioekin.
  6. Lasarte-Oriako Udalak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Partzuergoak sinatu behar duten Gipuzkoako garraio publiko kolektiboan tarifak integratzeko sistema ezartzeko lankidetza hitzarmena onartzea.
  7. Lankidetza hitzarmena onartzea, Lasarte-Oriako bidaiarien hiri garraio publikoko zerbitzuan tarifak integratzeko sistema ezartzeko.
  8. Galderak eta erreguak.