Iraila, Haurren Minbiziaren Elkartasun Hilabetea

Haurren Minbiziaren Elkartasun Hilabetea da iraila, eta horren harira, kanpaina jarri du martxan Aspanogi elkarteak, gizartea kontzientziatzeko eta oharkabean ez pasatzeko. Itxaropena piztu lelopean, gaixotasuna eta hori pairatzen dutenen egunerokoa islatzea da helburua. Sare sozialetan zabaltzeko #EzOharkabeanPasa traola sortu du Aspanogik.