Gaur amaituko da Emakumeen Zentroko ikastaroetan izena emateko epea

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 8a, 13:00

Emakumeen Zentroak irailaren 20an emango dio hasiera ikasturte berriari. Iazko bezala, aurten ere COVID-19ak eragindako osasun krisia medio, ikastaro guztien edukiera mugatua izango dela iragarri du udalak. Eskaintza batzuk doakoak izango dira, eta beste batzuk, berriz, ordainpekoak

Astelehenean, irailaren 6an zabaldu zuten izen emateko epea, eta gaur, hilaren 8a izango da horretarako azken eguna. Hortaz, izena eman dutenek datozen egunetan jakingo dute ikastaroan parte hartu ahal izango duten edo ez. Hain zuzen ere, antolatzaileek jakinarazi dute ikastaroetan izena eman duten pertsonak, eskainiko diren plaza kopurua baino gehiago badira, zozka egingo dutela izen eman dutenen artean. Zozka gaur, ostirala, egingo dute Emakumeen Zentroan. 
Ikastaroen iraupena ere jakinarazi dute; irailaren 20an hasiko dira, eta urtarrilaren 28an amaitu. 

Hauek dira aurtengo ordainpeko ikastaroak eta prezioak

  • Antzerkia (astelehenetan, 17:30etik 19:30era): erroldatuek 51,00 euro eta ez erroldatuek 85,00 euro.
  • Yoga (ostegunetan, 09:30etik 11:00etara): erroldatuek 38,25 euro eta ez erroldatuek 63,75 euro
  • Biodantza (asteazkenetan, 09:30etik 11:00etara): erroldatuek 38,25 euro eta ez erroldatuek 63,75 euro.
  • Eskulanak (astelehenetan, 18:15etik 20:15era): erroldatuek 51,00 euro eta ez erroldatuek 85,00 euro.
  • Ehoziriak (asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara): erroldatuek 43,96 euro eta ez erroldatuek 73,27 euro.
  • Tai-Xia (asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara): erroldatuek 21,98 euro eta ez erroldatuek 36,64 euro.
  • Sabel dantza (ostiraletan, 10:00etatik 11:00etara): erroldatuek 30,60 euro eta ez erroldatuek 51,00 euro.
  • Hipopresiboak (ostegunetan, 14:30etik 15:30era): erroldatuek 44,55 euro eta ez erroldatuek 74,25 euro.

Doako ikastaroen eskaintza

  • Jantzi konponketak eta patroiak: astelehenetan, 16:00etatik 18:30era.
  • Ingelesa (A2 maila): astelehenetan, 18:00etatik 19:00etara eta ostiraletan 18:00etatik 19:00etara. 
  • Kantua: asteartetan, 11:45etik 13:15era.
  • Egunerokotasunerako psikologia:
    • Lehenengo taldea, asteartetan, 16:00etatik 17:00etara.
    • Bigarren taldea, asteartetan, 17:00etatik 18:00etara.
  • Batuka: ostegunetan, 11:30etik 12:30era.
  • Gure kultur orokorra lantzen: ostiraletan, 16:00 etatik 17:30era.