Araitz Ramos, Maddi Lasa eta Urko Ormazabal ikasleek irabazi dute saria: Zarauzko Gela Urdina ihes gelara joateko lau sarrera, eta Ternua markako kamiseta bana. Epaimahaikideak Mikel Mendizabal, Ekaitz Goikoetxea eta Eli Pagola izan dira. Kategoria bakoitzeko irabazleen bertsoak musikatuko ditu Oskar Estanga bertsolari eta musikariak. Hauek dira Earrako ikasleek sortu dituzten koplak:
KE BELTZA GURE INGURUAN
Doinua: Haizea dator ifarraldetik
Munstro berri bat eraiki zuten
gaiztoa bezain garratza
dagoeneko eten dueña
herri on baten arnasa.
Ingurukoak isilaraziz
egin zuten euren kasa,
ostu zieten herritarrei
zuten botere eskasa.
Erraustegiak handitu zuen
intzidentziaren tasa,
orain airean barrena dabil
gure zaborraren gasa.
Eskolan bertan eraiki zuten
baldintza txarregietan
etxe ondoan nahi ez zutena
ipiniz gure lurretan.
Ezin da lore berririk jaio
tristuraren errautsetan
eta zaharrak itota daude
ezintasun malkoetan.
Gure indarrak xahutu dira
jada borroka honetan,
eskola belztu zigutenetik
deabruan itzaletan.
Ustelkeria hustu ezean
itzaliko da argia
ez daigun a(ha)ztu hor dagoela
bailara honen zoria;
Batu gaitezen sendatzekotan
sortu diguten zauria,
hau baita euskal gizartearen
aurkako hondamendia
ta laino beltzek ez estaltzeko
herriaren memoria
esku bietan eutsi dezagun
geroaren miraria.