Garaipenarekin amaitu du aurredenboraldia Ostadar SKT-k

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 5a, 10:41

Ostadar SKT-k eta Vasconiak larunbat goizean jokatu dute denboraldi aurreko azken partida Michelin kirol gunean. 3-1gailendu dira etxekoak. Gizonezkoen Erregional Gorengo taldeak datorren asteburuan hasiko du liga zelai horretan bertan, Hernani B izango du aurrez aurre. 

Baloiaren jabetza Vasconiak izan zuen gehien bat, baina urdin-beltzek presio lana ongi egin zuten aurrean, baloi dezente lapurtu eta abagune arriskutsuak sortuz. Hala, atsedenaldira 3-0 heldu ziren Ivan Ruizek, bitan, eta Julen Campok sartu zituzten golak.

Bigarren zatian, berriz, bi taldeek beroaren eragina pairatu eta jokoaren erritmo mantsotu egin bazen ere, bi taldeek gol gehiago sartzeko aukerak sortu zituzten. Horietako batean, norgehiagokaren amaieratik gertu, Vasconiak aldea zertxobait estutu zuen gol bat eginda.

Raul ‘Pitu’ Rodriguez eta Unai Iribar entrenatzaileek erabakitako hasierako hamaikakoa honakoa izan zen: Iker Hernando; Dani Lopez, Andoni Sanchez, Iñigo Gonzalez; Iker Navarro, Iñigo Garcia, Julen Campo; Julen Lopez, Adei Zarra eta Ivan Ruiz. Bigarren zatian jokatzeko aukera izan zuten Aritz, Gorka Navarro, Iker Sarasola, Egoitz Rodriguez, Andoni Fernandez, Alvaro Dominguez, Asier Gonzalez eta Victor Masak.