Lasarte-Oriako Xuhakan Txakur Elkarteak II. Erabilgarritasunezko Kirol Mendetasun Lehiaketa antolatu du, eta, ohartarazi dute txakurren jabeek, animaliaren adina, arraza edo mestizajea alde batera utzita lehiatu dezaketela; kirola egiteko nahitik sortzen den diziplina bat dela.
Jakinarazi dute lehiaketaren helburu nagusia ez dela txakurrak jabea uneoro obeditzea, baizik eta animaliaren gidariaren eta animaliaren beraren arteko lotura, jarrera, motibazioa eta sortzen diren ariketetan perfekzioa lortuz gozatzea. Egiten dituzten ariketak txakurraren eguneroko hezkuntzarako baliagarriak direla ere azaldu dute.
Elkarteak argitu du "edozein txakur" dela egokia praktika horiek aurrera eramateko, eta, animaliaren gidaritzan edozein pertsona aritu daitekeela.
Lehiaketa ikustera animatu dute jendea. Igandean izango da, 09:00etatik aurrera, Arrapide pasealekuan elkarteak duen eremuan, Bugati erretegiaren parean.