Ate irekien jardunaldiak antolatu ditu Beltzak RT errugbi eskolak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 3a, 09:00

Lasarte-Oriako gaztetxoei errugbia ezagutzeko aukera eman nahi die Beltzak RTk, eta horretarako, ate irekien jardunaldiak antolatu ditu irailaren 10, 17 eta 24rako, ostiralarekin. 18:00etan hasiko dira, eta 10 (2012an eta 2013an jaiotakoak), 12 (2010-2011) zein 14 urtez azpikoei (2008 eta 2009) zuzendutakoak izango dira.

Antolatzaileekin harremanetan jartzeko 666 31 10 59 telefonora deitu behar dute interesa dutenek.