Irailean sartzearekin batera, neguko ordutegia indarrean da

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abu. 31a, 10:05

Bihar, irailaren lehena, Lasarte-Oriako udal kirol instalazioek ohiko neguko ordutegia berreskuratuko dute. 

Maialen Chourraut kiroldegiak astean zehar 7:00etan irekiko ditu ateak eta 22:30ean amaituko da jarduna. Larunbatetan, berriz, ordutegia 9:00etatik 20:00etara izango da eta igandeetan eta jai egunetan, goizez bakarrik izango da martxan, 9:00etatik 13:00etara.

Igerilekuan kirol egin nahi duten herritarrek, ordea, beste ordutegi bat izan behar dute kontuan. Astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 21:30era egongo da erabilgarri instalakuntza. Larunbatetako ordutegia 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara da; igande eta jai egunetan, kiroldegia irekita dagoen bitartean erabili ahalko da.

Mitxelingo kirol guneari dagokionez, astean zehar arratsaldez soilik egongo da irekia, 15:30tik 22:30era. Larunbatetan egun osoz egongo da martxan, 9:00etatik 20:00etara. Igande eta jai egunetan, aldiz, goizez bakarrik sartu ahalko da instalakuntzetara, 9:00etatik 13:00etara.

Ordutegi hau 2022ko ekainaren 30ra arte egongo da indarrean. Orduan, udako ordutegia ezarriko da.