Denboraldi berriari hasiera eman aurretik, Stock Azoka herriko dendetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abu. 30a, 14:37

Herriko hamabost establezimenduk parte hartuko dute Aterpeak, udalarekin elkarlanean antolatu duen Stock Azokan. Egitasmo horrekin emango dio hasiera merkatarien elkarteak ikasturte berriari, eta irailaren 2tik 4ra egingo dute azoka. Antolatzaileek jakinarazi dute biltegiko produktuak jarriko dituztela salgai Stock Azokan, udazkeneko denboraldiari hasiera eman aurretik. 

Udazkeneko denboraldi berriaren atarian, herriko komertzio eta dendek biltegian duten orain arteko materiala salduko dute asteon, irailaren 2tik 4ra, ostegunetik larunbatera. Stock Azoka antolatu dute Aterpea elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak elkarlanean, eta hamabost establezimenduk parte hartuko dute aurtengo edizioan.

Covid-19ak eragindako osasun krisia medio, aurten ere,iaz bezala, ez dute karparik jarriko denden kanpoaldean. Horrela, produktuak barruan erosi ahalko dituzte herritarrek, hala zehaztu du Aterpeako lehendakari Miguel Angel Prietok.

Astelehen eguerdian aurkeztu dute egitasmoa, eta Aterpeak zein udalak lasarteoriatarrei azokan parte hartzeko deia egin diete. 

Parte-hartzaileak

Esan bezala, herriko hamabost komertziok parte hartuko dute aurtengo stock azokan. Hauek dira:

  • Ana gizonezkoen ileapaindegia
  • Mabel Moda
  • Deco 75 Textil Hogar
  • Artesania Ines Flores
  • Merceria Olmi
  • Bazar Abreu
  • Urruzola Mertzeria
  • Fernandez Ehunak
  • Alba Moda
  • Imagine jantzi denda
  • Calzados Leder
  • Arregui elektrizitatea
  • Iturbe zapata denda
  • Merceria Mauxa
  • Dulce Tentacion