30 urte herriko haurren aisia lantzen

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 30a, 13:00

Ttakun Kultur Elkarteak, 1991tik haurren aisia lantzen, baita udaran ere. Lerro hauek irakurtzen hasi zarenerako, baliteke Ttakun Kultur Elkartearen udako txokoetan eta udalekuetan hamaika abentura bizi izan dituzten gaztetxoek aurtengo abentura bukatu izana. 30. urtez jarraian, euskara elkarte horrek udaran zehar euskaraz jolasteko, dibertitzeko, abesteko, dantzatzeko, imajinatzeko... aukera eskaini die Lasarte-Oriako belaunaldi berrienei. Tarte horretan makina bat haur, begirale, arduradun...aritu dira lanean. TXINTXARRI aldizkariak artxiboan arakatu du, eta hiru hamarkada horietako hainbat une ekarri ditu argazki-galeria honetara.