UDAKO TXOKOAK 2021

Bukatu da aurtengo abentura

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 30a, 12:59

Uztailak 30 ditu gaur, eta ostirala da. Ttakun Kultur Elkarteko langileak oporretara goaz, eta udan zehar hamaika abentura bizi izan dituzte haurrak eta begiraleak ere bai. Udako txokoetan parte hartu dutenek azken festa egin dute gaur goizean Okendo plazan, 10:30etik 11:00etara. Enara Ieregik dinamizatuta, Bero bero eta Ahoak bizi, belarriak prest bezalako abestiak kantatatu eta dantzatu dituzte. Amaitu eta berehala, koloretako konfetiak apaindu du plaza. Bukatu da aurtengo abentura. Etorriko dira gehiago.

Erlazionatuak

Azken festa, iruditan

Txintxarri Aldizkaria 2021 uzt 30 Euskara