Bi herritar izango dira Ellas Ligan lehian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 30a, 11:30
Irati Urruzola Bermejo 'Urru' 2020-2021 denboraldiko partida batean jokoan. Arg.: Alaves Deportivo Gloriosas

Irailaren 5ean hasiko da emakumezkoen futboleko lehen maila. Berrikuntza ugari izango dira; horien artean, izen aldaketa. Hemendik aurrera Iberdrola Liga zena, Ellas Liga bihurtuko da. Bestetik, Gasteizko Alaves Gloriosas taldearen debut urtea izango da eta horrek bi herritar lehen mailan lehiatzea suposatuko du

Gasteizko taldeko kide da Irati Urruzola Bermudez Urru herritarra. Lasarte-Oriako defentsak 2020-2021 denboraldi hasieran Alaves Gloriosas taldearekin bat egin eta igoera lortu zuen. 

Uztailaren 19an hasi zuen taldeak denboraldi-aurrea eta bederatzi partida jokatuko dituzte  irailean prest egoteko. Abuztu amaieran Euskal Herria Kopako finalerdia jokatuko dute eta Iraia Iparragirre Argandoña herritarra kide duen Real Sociedad izango dute aurrez aurre.

Reala ez da oraindik lanean hasi. Abuztuaren 2an, astelehenarekin, hasiko ditu entrenamenduak, eta Euskal Herriko kopako partidez gain, oraindik ez du denboraldi-aurrean jokatuko dituen partiden berri eman.

Iraia Iparragirre Argandoñak zazpigarren denboraldia hasiko du Realean. 2020-2021 denboraldi amaieran ezin izan zuen jokatu hankeko lesioa dela eta. Oraindik osatze bidean da eta %100era egoteko lanean jarriko da abuztuaren 2an, taldearekin batera.

Derbia, denboraldia amaitzeko

Uztailaren 21ean Iberdrola Ligako egutegia finkatzeko zozka egin zen. Liga osatuko duten hamasei taldek 30 jardunaldiko denboraldia jokatuko dute maiatzera arte. 

Alaves Gloriosas taldeak Real Betis izango du lehen arerio denboraldi berrian; Realak, berriz, Valencia.

Real eta Gloriosas Alaves taldeak lehen itzuliko azken jardunaldian izango dira lehenengoz aurrez aurre Gasteizen, abenduaren 21eko asteburuan eta beraz, denboraldiari amaierako neurketa zirraragarria espero da Donostian, maiatzaren 15eko asteburuan.