2020-2021 IKASTURTEA

2020-2021 ikasturteko hamar eduki irakurrienak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abu. 1a, 09:00

Heldu da abuztua eta horrekin, oporrak. Egunez eguneko albisteetatik urrun egongo garen lau asteotan amaitu berri den ikasturteak emandakoari errepasoa egitea proposatzen dizugu, irakurle. Horretarako, aurreko bi urteetan bezala, hilabete bakoitzeko eduki ikusienak aintzat hartuko ditugu. Abiapuntua, nola ez, iraila izango da, eta hiru egunean behin, pauso bat aurrera egingo dugu. Horri ekin aurretik, ordea, hamaika hilabeteotako hamar eduki arrakastatsuenak dituzu bideoan.