Maialen Chourraut zoriondu du Aterpeak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 28a, 17:16

Lasarte-Oriako merkatarien elkarteak omenaldi xumea egin dio, asteazken arratsaldean, Maialen Chourraut goi-mailako kirolari eta herritarrari. Ur bizietako K-1ean zilarreko domina eskuratu du lasarteoriatarrak Tokioko Joko Olinpikoetan, eta, "harrotasunez" bizitu dute lorpena hori merkatarien elkarteko kideek. "Zorionak Maialen" zioten afixak eskuan hartuta elkartu dira Okendo plazan, kirolariari zorionak helarazteko.