Carbayeda eta Etxeberria, Euskadiko lehen hamarren artean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko uztailaren 28a

Buruntzazpi txirrindularitza eskolako kideak probako lehen kilometroan. Arg.: Baleike.

Junior mailako Euskadiko txirrindularitza txapelketa lehiatu zen uztailaren 24an, Zumaian. Araba, Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa, zein Iparraldeko parte-hartzaileak bildu ziren Joxe Mari Kortaren oroimenezko Zumaiako XLIII. Uda txirrindularitza Sarian, Buruntzazpi Txirrindularitzako eskolako kideak eta Viveros San Anton taldeko Ander Altuna herritarra barne

Zumaian hasiera eta amaiera zuen 110 kilometroko ibilbidea egin zuten 163 txirrindularik.Hamabosgarren kilometroan hasi ziren lehen erasoak baina pelotoiak ongi erantzun zuen behin eta berriro iheslariak harrapatuz.

Meagaseko lehen igoerak aldatu zuen lasterketaren erritmoa eta taldetxoak sortzen hasi ziren. Buruntzazpi txirrindularitza eskolako kideak eta herritarrak tropelean geratu ziren.

Helmugara iritsi ahala taldetxoak harrapatzen joan ziren eta tropeleko kideak murrizten joan ziren. Gauzak honela, Ulmako Aimar Madina bakarrik iritsi zen

Zumairako helmugara. Atzetik Hugo Aznar nafarra iritsi zen eta Unai Zubeldia eta Ander Ormazabalek hirugarren postua eskuratzeko esprinta egin zuten. 
Iparraldeko Maxim Renauxek ere azken ahalegin egin behar izan zuen atzetik zetorren taldetxoa gertu zuela ikusita. Buruntzazpi eskolako kide Beñat

Carbayeda eta Haimar Etxeberria taldetxo horretan zeuden eta esprint ederra egin zuten lehenen artean iristeko. Zazpigarren eta bederatzigarren izan ziren, hurrenez hurren.

Viveros San Anton taldeko Ander Altuna herritarrak eta eskolako kide Mikel Orbegozok ere proba amaitu zuten.