Urdanpilleta ez da Zikuñaga Papelera torneoko finalean izango

Txintxarri Aldizkaria 2021eko uztailaren 28a

Urdanpilleta-Manterola (ezkerrean) eta Deskarga-Erauskin, partida hasi baino lehen. Arg.: Rufino Rekalde.

Zikuña Papelera txapelketako finalerdiak jokatu ziren uztailaren 23tik 26ra. Intzako hainbat pilotarik hasi bazuten ere, Peru Urdanpilleta lehen mailako kadetea bakarrik iritsi zen azken fase honetara. Hernaniko Manterola izan du bikotekide lehia honetan eta finalerdira arte iritsi ziren. Ezin izan zuten aurrera egin

Uztailaren 24an, Urdanpilleta-Manterola bikoteak Manterolaren talde kide Julen Deskargak eta Lapkeko Jon Erauskinek osatutako bikotearen aurka jokatu zuten finalerdia.

Partida zirraragarria ikusi ahal izan zuten Hernaniko pilotalekura hurbildu ziren ikusleek. Bi bikoteak lehen kadete mailako finalerako txartelaren bila atera ziren. 

Norgehiagoka berdindua izan zen bi bikoteen artekoa. 17na berdindu ostean, azken sakean arerioen alde egin zuen patuak eta Deskargak eta Erauskinek lortu zuten helburua.