Frantziako Tourra uztailaren 18an amaitu zen. Ostadar SKTko arduradunek Porrako sari banaketa egin zuten Larrañaga harategian, uztailaren 23an. Traperua izeneko txartela izan da garaile eta bigarren sailkatua, berriz, Maira. Puntu gehien lortu dituen taberna Larrañaga harategia izan da. Sari nagusiez gain, parte-hartzaileen artean zozkatu diren urdaiazpikoak ere banatu zituzten. Baina ez da lehia amaitu, abuztuaren 14an Espainiako Itzulia hasiko da. Ostadar SKTko kideek jakietara eman dutenez, egun batzuk lehenago tabernetan porra egiteko zerrendak eta boletoak eskuragarri jarriko dituzte eta on-line egiteko aukera ere izango da.