Udal kirol instalakuntzak bi astez itxita egongo dira

Txintxarri Aldizkaria 2021eko uztailaren 23a

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak jakinarazten du uztailaren 25etik abuztuaren 8ra, biak barne, udalaren kirol instalazioak itxita egongo direla. Urteroko derrigorrezko mantentze eta garbiketa lan teknikoak egingo dituzte. Abuztuaren 9tik aurrera udako ordutegiarekin jarraituko dute lanean.