Ahuntz bat galduta dabil Zabaletako Osina kalean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko uztailaren 22a

Zabaleta auzoko Osina kaleko bizi diren bizilagunek ezusteko handia eraman dute gaur bazkal ordu aldera euren etxera sartu nahi zutenean. Atarian, galduta dagoen ahuntz bat aurkitu dute. Udaltzainekin harremanetan jarri dira aurkikuntzaren berri emateko.